Azaroak 25eko kanpaina


Urola Garaiko Berdintasun Sailak aurten Berdinsarearen (EUDEL, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza) barruan aurrera eraman den Azaroaren 25ean kanpaina, Emakumeenganako Indarekeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko, lan taldean parte hartu du.


"Beldur Barik" goiburua hartuta, aipatutako erakunde horien artean gazteentzako kanpaina bat egin nahi izan dugu, emakume gazteen aurkako indarkeria prebenitzeko. Gazteentzat, gizonen eta emakumeen artean jokabide positiboak eta errespetuan oinarritutakoak sortu eta finkatu nahi ditugulako, bereziki bizitzaren aro erabakigarri horretan, non heldutasunerako bidea hartzen den. EAEko hainbat udalerritako gazteek parte hartu dute kanpainan; izan ere, gazteon mezua jaso nahi genuen, gero, gizarte osoari, eta zehazki, gazte jendeari helarazteko.


Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzearen alorrean, dagoeneko hiru kanpaina egin ditugu EAEko udalerriekin elkarlanean, azaroaren 25eko egunaren ospakizunaren karietara. Gaur egun, 70 udalerri baino gehiagok (EAEko herritarren % 75 hartzen dute) erabiltzen dute mezu bera eta irudi bera, eta horrek mezuaren argitasuna eta indarra areagotzen du, eta mezu bat baino gehiago erabiltzeak sor dezakeen nahasmena ekiditen.


Horren haritik, iaz ekimen aitzindari eta berritzaile bat jarri zen abian: herritarrek emakumeenganako indarkeria arbuiatzen dutela agerian uzteko, puntu lila bat jarri zuten milioi erdi etxeetako leihoetan. Herritarren elkarlanari eta komunikabideen partaidetzari esker, kanpainak arrakasta handia izan zuen, eta ondorioz, datozen urteetan ere puntu lila hori izango da emakumeenganako indarkeriaren aurkako ikur.


Gurekin nahi zaitugu dei hau egiten. Kanpainaren ondorioa argia da: gazteak ez dira beldurrez jaiotzen; aitzitik, beldurra izaten erakusten zaie. Guztion ardura da gazteei baliabideak ematea, ahalduntzen laguntzea eta egunez egun ?beldur barik? bizitzeko aukera ematea, kanpainaren goiburuak dioen moduan.


Kanpaina honi buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu sartu zaitez hemen:
http://www.avatarberdintasuna.blogspot.com/

Azaroaren 25eko Kartela
EUTSI abestia
Videoclip Beldur barik
Azaroaren 25eko adierazpena
EVA MENA graffitia
Gida
Puntu lilaren erabilerak
“Beldur Barik” Bideoklipa grabaketaren Berriak
“Beldur Barik” Bideoklipa grabaketaren Berriak