Prestakuntza eta Sentsibilizazioa

Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun eraginkorrerako 3/2007 Lege Organikoak zein EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak, bere printzipio orokorren barnean, botere publikoak garatzen dituzten politika eta ekintza guztietan genero-ikuspegia jasotzea aldarrikatzen dute, hau da, “emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontsideratzea, eta, horretarako, politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea duten helburu eta jarduketa zehatzak txertatzea”.

Horretarako, euskal 4/2005 Legeak honakoa dio:

“Euskal herri-administrazioek neurri egokiak hartu behar dituzte beren langileei emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan oinarrizko prestakuntza mailakatu eta iraunkorra eskaintzeko. Izan ere, horrela, lege honetan biltzen diren xedapenak beteko dira eta, gainera, genero-ikuspegia administrazio-jardunetan benetan integratzen dela bermatuko…Horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan trebatzeko planak gertatu eta egikaritu behar dituzte, bai eta erantzukizun politikoa duten pertsona sentsibilizatzeko jarduketak egin ere.”

Lege agindu honen eta ildo beretik Urola Garaia eskualdeko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Planak onartutako jardueren esparruan, eskualdeko Berdintasun Arloa hasia da jada Udaletako eta udalez gaindiko mailako teknikariei –Uggasako teknikariak eta Lanbide Hastapeneko Zentroko irakasleak- eta eskualdeko arduradun politikoei zuzendutako prestakuntza plan bat prestatzen.

HELBURUAK

- Eskualdeko lau udaletako pertsonal politikoaren sentsibilizazioa bultzatzea, emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunen eta horiek zuzentzeko esku hartu beharraren inguruan.
- Teknikarien prestakuntza bultzatzea, udal arloei zein Uggasako eta Lanbide Hastapenerako Zentroko pertsonalari bere politikak, planak edo programak garatzeko unean genero-ikuspegia sartzea ahalbidetuko dieten metodologiak eta lanabesak erabiltzera begira.

EZAUGARRIAK

- Prestakuntza eta sentsibilizazio progresiboa eskaintzea berdintasunaren inguruko gaietan I. Planaren indarraldian zehar, hau da, 2009-2012 bitartean, ezagueren bereganatze mailakatua ziurtatzearren.
- Arlo bakoitzaren behar zehatzetara egokitutako estrategien diseinu eta lanabesen garapenerantz bideratzea prestakuntza.
- Jasotako prestakuntzaren aplikazio zuzena ahalbidetzen duten proiektu pilotu posibleak identifikatzea.
- Ahalegina egitea prestakuntza eta sentsibilizazio jardueretako partaidetzak departamentuen arteko harremanak areagotzen lagundu dezan, bide batez administrazioaren barnean berdintasun politikak gero eta zeharkakoagoak, transbertsalagoak izan daitezen ere pausoak eginez.
- Egun dauden edo moldatzen ari diren beste erakunde eta prestakuntza plan batzuekiko koordinazioa (Emakunde, HAEE, etab.), ahaleginak ez bikoizteko eta baliabideak aurrezteko.

Diagnóstico de necesidades formativas realizadoPlan de formación en temas de igualdad 2009-2012Oferta formativa para este otoño