Ebaluazioak, kudeaketarako lanabestzat harturik, eskualde honetan Berdintasunerako I. Planak lortu nahi dituen helburuak argi eta modu errealista batez definitzea eskatzen du; gainera, lanabesa izaki, aukera eman behar digu Planean jasotako helburuetatik desbideratzen diren kontu guztiak zuzentzen joateko.
Helburu honetarako, I. Plana zein 2008ko urtearen amaieran eta 2009koan zehar abian jarritako lau programa estrategikoak aztertzea planteatu dugu. Izan ere programa horiek ezinbestekoak dira Planean finkatutako helburuetako asko lortzeko, eta gainera modua eman dute hartan jasotako jardueretako asko eta asko gauzatzeko. Aipatu programak honakoak dira:
- Berdintasunaren inguruko gaietarako Prestakuntza eta Sentsibilizazio Plana, eskualdeko 4 udaletako pertsonal politiko eta teknikoari eta eskualdeko elkarteei oro har eta emakume elkarteei bereziki zuzendua.
- Emakumeek jasaten duten bortizkeriaren kontrako esparru programa, 2008-2009.
- Jabekuntza Eskola.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eskualde Kontseilua sortzea eta dinamizatzea.
Ebaluazio motak:
1) Inplementazioaren ebaluazioa: ahalegina egingo dugu, jakitearren NOLA ari diren gauzatzen bai plana bai 4 programa espezifikoak, eta NOLA ari diren funtzionatzen koordinazio eta partaidetza egiturak (Eskualde Batzordea; Lantaldeak; Eskualdeko Berdintasun Kontseilua). Eta, baita ere, jakiteko ZEIN jarduera zehatz sortu diren plana gauzatzetik eta egituren funtzionamendutik.
2) Helburuen ebaluazioa: ebaluazio honek aukera emango digu I. Planean aurreikusitako helburuak zein neurritan lortu diren jakiteko, arlo bakoitzeko ardatz estrategiko bakoitzari dagokionez.
3) Eraginaren ebaluazioa: Aukera ematen du jakiteko Berdintasun Planaren eta honek jasotzen dituen programa estrategikoen –Prestakuntza Plana, Eskualde Kontseilua, Jabekuntza Eskola eta Emakumeek jasaten duten bortizkeriaren kontrako Programa- garapenak eta gauzatzeak zein neurritan lagundu duen Eskualdeko emakumeen egoera hobetzen, 2005ean egindako Diagnostikoak azaldu zigun emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun egoera harturik abiapuntu.
2009 eta 2012 bitarteko Ebaluazioen kronograma