Aholkularitza eta Kontsulta

Eskualdeko Berdintasun Arloaren eginkizunetako bat udal eta eskualde mailako erakunde publikoei, erakunde pribatuei, elkarte munduari eta banakako pertsonei aholkularitza eskaintzea da, hain zuzen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin lotutako konturen baten gainean kontsulta egin nahi dutenean. Eskualdeko Arlo hau 2008an formalki sortu zenetik, egindako kontsultak erakunde publikoetatik zein banakako pertsonengandik iritsi dira.

Zein konturen gainean egin diote Berdintasun Arloari kontsulta, edo aholkularitza eskaera?

- Administrazioaren jardueran EAEko Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legea betetzea ahalbidetzen duten neurrien gainean, arlo hauek ukituta esate baterako:

- Genero-ikuspegia dirulaguntzak emateko oinarrietan, edota hainbat zerbitzuren kontratazio publikoa arautzen duten baldintzetan, esate baterako kirol arloan, hezkuntzan, gazteriari lotuan eta abarretan.

- Genero-ikuspegia enplegu publikoko sarrera, hornidura eta promoziorako hautapen prozesuak arautzen dituzten erregeletan.

- Hizkuntzaren erabilera ez sexista baterako jarraibideak.


- Tratu txarren edota sexu abusuen biktima diren emakumeentzat babes ofizialeko etxebizitzetan egin beharreko erreserbak.

- Publizitate sexista salatzeko jarraitu behar den prozedura.

- Eskualdeko herriren batean sexu erasoa jasandako emakumeen aurrean udal administrazioak eman behar duen erantzuna.

Kontsultaren bat egin nahi badiguzu, GURI IDATZI!

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina