Aurrekariak

Eskualdeko Berdintasun Arloaren ibilbide historikoa

2008ko urtean, Urola Garaia eskualdeko udalek -Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga- modu kolektiboan bereganatu zuten gizarte eredu berdintasunezkoago bat bermatzen ahalegintzeko erantzukizuna, hain zuzen eredu horretan emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasuna benetako berdintasuna izan dadin, eskubide horiek baliatzeko unean. Horrela, erantzun egin zieten, neurri batean, eskualde honetako emakume taldeek emakumeen bizitza hobetzera begira egindako errebindikazioei.
Helburu hori gogoan, 2008ko uztailaren 3an Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana (2008-2012) onartu zen Urola Garaia Mankomunitatearen Biltzarrean. Bide batez, onespena eman zitzaion Eskualdeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Arloa sortzeari, eta hau eskumen, eginkizun, langile –Berdintasun teknikaria- eta aurrekontu propioaz hornitzeari.

Zein helburu ditu, eta zein estrategia erabiliko ditu horiek lortzeko?

Programak sustatu eta bultzatuko ditu, eta planak, proiektuak eta jarduerak, emakumeen eta gizonen artean gertatutako desberdintasun eta bereizkeria egoera historikoak zuzentzearren eta konpentsatzearren, hauen oinarrian sozializazio sexista bat egon baita (baloreen transmisioa, sinesmenak, jarrerak, estereotipo-praktikak, etab., emakumeak gizonak baino eskasagoak direlako iritzi faltsua dutenak sostengu), gizonen aginte eta aitzindaritzan oinarritutako antolaketa sozial, politiko, ekonomiko eta erlijiosoarekin batera (sistema patriarkala); izan ere, sistema honek beronek iraunarazten ditu emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunezko egitura horiek.

Abiapuntu honetatik, eskualdeko Berdintasun Arloak bere gain hartzen ditu udalaz gaindiko mailako lege eta instantzietan berdintasunaren arloan eta udal politika publikoetara begira ezartzen diren eta indarrean dauden ildo eta jarraibide guztiak.
Eta jarraibide horietatik, aipatutako helburuak lortzeko erabiliko diren esku-hartze estrategiak honakoak izango dira:
- Ekintza Positiboko neurriak abian jartzea, hau da, neurri espezifiko eta aldi baterakoak, bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren eremu guztietan dauden desberdintasunak murriztera edo desagerraraztera begira.
- Genero-ikuspegia edo Mainstreaming deitua jasotzea. Hau da, emakumeen eta gizonen artean dauden aldeak aintzat hartzea eta behar duten arreta ematea, Urola Garaia eskualdeko lan prozesu, jarduera edo erakunde publikotako edozeinetan. Horrela, analisi bereiziak aukera emango digu ikusteko emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun egoerek zein neurritan behar dituzten ekintza positiboak, betiere egoera horiek zuzentzera begira.

Nola egingo du?

Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planean finkatutako programak, proiektuak eta jarduerak bultzatuz, horiek ahalbidetu egingo dute eta honakoa:

1. Udalak, Mankomunitatea eta Uggasa koordinatzea zein horiei aholkularitza eskaintzea, bere politika, programa, jarduera eta zerbitzu guztietan genero-ikuspegia jaso dezaten.
2. Emakumeen autonomia eta erabateko hiritartasuna bultzatzea, hain zuzen horien partaidetza sozial eta politikoa indartzearren eskualdean erabakiak hartzen diren espazioetan.
3. Famili, gizarte, lan eta bizitza pertsonala batera eramaten laguntzea. Baina, era berean, gizarte antolaketarako forma berrien eraikuntzarantz pausoak eginez, etxeko, zaintzako eta produkzioko lanaren banaketa orekatuan oinarrituta, eta zaintza eta etxeko lanaren balorazio zuzena eginez, horiek ezinbestekoak dira eta gure gizarteak funtzionatzeko, erreproduzitzeko eta mantentzeko.
4. Emakumeek jasaten duten bortizkeriaren kontrako borroka, horixe delako sexismoaren eta emakumeak gizonen mendean egoteko eskemak legitimatzen eta iraunarazten dituen sistema patriarkalaren adierazpenik larrienetako bat.

Diagnóstico 2005-2006
Plan Igualdad 2008-2012


Harremanetarako

Laura Gómez Hernández (Berdintasun teknikaria)
Patrizio Etxeberria 3, tarteko oina; 20130 Legazpi
Tel. 943725829
Email: lgomez@uggasa.com